Nagore Vivian Interiorismo Estudioa
Interiorismoa
Urtea: 2023
Azalera: 72 m2
Argazkilaritza: Etanowski
Urtea: 2023
Azalera: 72 m2
Argazkilaritza: Etanowski
Gure espazioa aurkezten dizuegu: lanerako eta bizitzarako funtsezkoa den bere argi itzelagatik aukeratu genuen! Kokapenagatik ere, Donostian gaude.
Beirazko banaketa batzuk ditu, nik neuk aldatuko nituzkeenak... baina badakizue errementariaren etxean...!
Bulegoak diseinatzea gustatzen zait, buelta bat ematea, goxo bihurtzea, humanizatzea. Gure denbora gehiena bertan ematen dugu. Niretzat, bulego batek atsegina izan behar du, argitsua, goxoa, abegikorra, funtzionala...
Altzari zuriak eta haritz zerratuak erabili ditugu, tonu lasaiak beti, egurra eta zuntz naturaleko elementuekin. Tapizeriak beix atsegin batean. Bilera gunerako bulegoaren kontzeptu klasikotik urrundu ginan. Landareak?! Bai, beti! Landareak eta loreek alaitasuna eta bizia ematen digute.
Egia esan, asko gustatzen zaigu gure estudioa! Eta bertan bisitak jaso, bezeroak, hornitzaileak, lagunak... Garrantzitsua da lantokian leku eroso bat izatea jasotzeko, egoteko, sortzeko eta hazteko!