Piso – P
Erreforma integrala
Urtea: 2024
Bezeroa: Pribatua
Azalera: 68,18 m2
Argazkilaritza: Etanowski
Urtea: 2024
Bezeroa: Pribatua
Azalera: 68,18 m2
Argazkilaritza: Etanowski
Hau da bihotza pixka bat lapurtzen dizuten proiektuetako bat, bertan bizi den familia maite dugulako. Eta gure lehen lana ez zenez elkarrekin eta maitasuna beti bi norabidetan joan ohi denez, beraiek ere argi izan zuten: Erabateko Sormen Askatasuna!
Etxebizitza familiarra zen, bere istorio eta maitasun guztiarekin, eta hainbat gela, pasillotxo eta hall... Gela gehiegi hain metro gutxitan. Horrela, trenkadak bota, sukaldea handitu eta espazioak komunikatzen ditugu, zabalera eta jarraitutasuna emanez.
Gela nagusiak errespetatzen ditugu, haien argi naturala indartuz. Jantzitegi zoragarriaren espazioa aprobetxatzen dugu eta, besterik gabe, eguneratu egiten dugu. Eta bainugela ikuskizun txiki bihurtzen dugu, non ez zaion ezeri uko egin behar!
Oraingo honetan, gainera, altzariz hornitutako eta altzaririk gabeko proiektua aurkeztuko dizuegu, espazio bera zenbat aldatzen den eta dekorazioan egon daitezkeen aukera amaigabeak ikus ditzazuen.