Xehetasunak... gure pasio nagusia!
Interiorismo estudio bat gara Donostian. Etxebizitzak, lokalak eta bulegoak diseinatu eta berritzen ditugu Gipuzkoan eta Euskal Herri osoan, eta, gero eta gehiago, Euskal Herritik kanpo ere. Guk egiten dugu dena, lehen zirriborrotik giltza eskura entregatu arte, konfiantzazko talde batekin eta aurrekontu argiekin. Ezagutu gure zerbitzuak edo inspira zaitez gure proiektuekin.