Interiorismo jasangarria

Donostiako interiorismo jasangarria: zergatik dagoen emaitza norekin lan egiten duzunaren mende

By 2026ko irailaren 27a#!30ol., 13 Aza 2026 09:53:29 +0000Z2930#30ol., 13 Aza 2026 09:53:29 +0000Z-9+00:003030+00:00202630 13am30am-30ol., 13 Aza 2026 09:53:29 +0000Z9+00:003030+00:002026302026ol., 13 Aza 2026 09:53:29 +00005395311amostirala=0#!30ol., 13 Aza 2026 09:53:29 +0000Z+00:0011#azaroa 13th, 2026#!30ol., 13 Aza 2026 09:53:29 +0000Z2930#/30ol., 13 Aza 2026 09:53:29 +0000Z-9+00:003030+00:00202630#!30ol., 13 Aza 2026 09:53:29 +0000Z+00:0011#No Comments

Norbaitek interiorismo jasangarriaz galdetzen digunean, gehienetan panel solarrak, birziklatutako materialak edo ziurtagiri energetikoak irudikatzen ditu. Hori guztia garrantzitsua da, jakina! Baina guretzat jasangarritasuna lehenago hasten da, askoz ikusezinagoa den zerbaitetan: norekin lan egiten duzun eta nola egiten duzun. Proiektu bat ez da jasangarria erabiltzen dituen materialengatik soilik, baizik eta denboraren igarotzeari eusten dion ala ez, hura gauzatzen duen taldeak baldintza duinetan lan egiten duen ala ez, eta pieza bakoitzaren atzean dauden markak hamar urte barru ere hor jarraituko diren ala ez. Kontatu nahi dizugu nola ulertzen dugun ia inoiz ikusten ez den prozesuaren zati hori.

Proiektuz proiektu, profesional berberak

Urteak daramatzagu profesional berberekin lan egiten: elektrikari berberak, margolari berbera, obra-talde berberak. Ez da ez kasualitatea ez erosotasuna, erabaki bat baizik. Norbaiten lana ezagutzen duzunean, badakizu zer espero behar duzun harengandik, eta berak badaki zer espero dugun guk. Horrek ustekabe gutxiago, obran komunikazio askoz zuzenagoa eta, batez ere, inprobisaziorik uzten ez duten akaberak dakartza. Hornitzailea proiektu bakoitzean aldatzea merkeagoa izan daiteke epe laburrera, baina gero zuzendu beharreko akatsekin ordaintzen da, eta nik ez dut lan egiteko modu hori nahi nire estudioan. Guk aurkakoa aukeratzen dugu: denborarekin eraikitzen diren eta, proiektuz proiektu, hobetuz doazen harremanak. Harreman gizatiarrak, landu egin behar direnak eta hazten, lagundu eta eusten zaituztenak.

Taldea zaindu, emaitza zaindu

Erreforma bakoitzaren atzean pertsonak daude. Guretzat, modu jasangarrian lan egiteak esan nahi du, baita ere, proiektu bakoitza posible egiten dutenak zaintzea: epeekin eta lankidetza bakoitzaren baldintzekin zintzoak izatea, eta inori gure buruarentzat onartuko ez genukeen ezer ez eskatzea. Gizatasunetik eta behar ez diren presiorik gabe lan egiten duen taldeak xehetasunei arreta handiagoa jartzen die, eta xehetasun horiek dira, hain zuzen, erreforma zuzen bat eta benetan ondo egindako erreforma bat bereizten dituztenak. Hori guztia bilatzen dugun kalitatea lortzeko moduaren zati da.

Konfiantzazko markak: Stua, Ondarreta, Isimar... eta zer adierazten duten

Gauza bera gertatzen da lan egiten dugun markekin. Benetan konfiantza dugun altzari eta diseinu etxeen alde egiten dugu, hala nola Stua, Ondarreta, Isimar. Atzean ibilbide sendoa duten marka lokalak. Ez ditugu aukeratzen esteetikoki gustuko ditugulako soilik, baizik eta badakigulako gaur instalatzen dugun piezak urte askotan benetan funtzionatzen jarraituko duela. Hori da, hain zuzen, merke erosi eta urte gutxira botatzen den altzariaren erabat kontrakoa: ondo eginda dagoen eta oraindik hor dagoen marka bateko pieza bat da erreforma batean har daitekeen erabakirik jasangarrienetako bat, lehen begiratuan hala ez badirudi ere.

Stua aulki horia Villa Donostin, Nagore Vivian-en interiorismo proiektua
Stuaren aulkia Villa Donostin, gure erreforma integraleko proiektuetako batean.
Ondarretako tabureteak eta mahaia Zarauzko Atikoaren sukaldean, Nagore Vivian-en interiorismo proiektua
Ondarretaren taburete eta mahaia Ático de Zarautz etxebizitzan, gure interiorismo proiektuetako batean.

Dena bat egiten denean

Konfiantzazko profesionalek, ondo tratatutako taldeak eta saltzen dutena bermatzen duten markek proiektu batek emaitza bikainagoa lortzea eragiten dute. Hori guztia bat egiten denean, emaitza ez dago zorionaren esku, ezta azken unean ezer gaizki ez ateratzearen esku ere; prozesuaren zati bakoitza konfiantza dugun norbaitek eusten duelaren esku dago.

Eta hori da, guretzat, modu jasangarrian lan egiteak benetan esan nahi duena: etiketa bat ez, gure proiektuak gauzatzeko modu bat baizik, azken emaitzan eta denborarekin zein ondo zahartzen (heltzen) diren nabaritzen dena.

Zure hurrengo erreformak irizpide horretan oinarritzea nahi baduzu, kontaguzu zer duzun buruan eta hitz egingo dugu zure proiektuan nola egokituko ginatekeen.

EU
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtziona dezan eta helburu analitikoetarako. Hirugarrenen webguneetarako estekak ditu, beren pribatutasun-politikekin; haietara sartzean onartu ala ez erabaki ahal izango duzu. Onartu botoia sakatzean, teknologia horien erabilera eta zure datuak helburu horietarako tratatzea onartzen duzu. Konfiguratu eta informazio gehiago
Pribatutasuna